Photo Photo Photo Photo Photo Photo Photo Photo Photo Photo
JOSE DE AZPIAZU MUSIKA ESKOLA
Musika Eskola PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2010(e)ko azaroa(r)en 29-(e)an 12:52etan

 

ZER DA?

“Jose de Azpiazu” Musika Eskola irabazi asmorik gabeko elkartea da eta bere helburu nagusiak musika zabaldu eta Oñatiko bizitza kulturaleko zati garrantzitsua izatea dira.

 

NORTZUK GARA?

Gaur egun, Jose de Azpiazu Musika Eskola 15 irakaslek osatzen dugu eta honako espezialitate hauek irakasten ditugu: Eskusoinua, Baxua, Bonbardinoa, Kantua, Klarinetea, Zeharkako Xirula, Gitarra Klasikoa, Gitarra Elektrikoa, Panderoa, Perkusioa, Pianoa, Trikitixa, Txistua, Tronboia, Tronpeta eta Biolina; eta ondorengo irakasgai osagarriak:Musika Tailerra, Lengoaia Musikala, Korua, Informatika Musikala, Armonia, Analisi Musikala, Band in a box/Cubase eta espezialitate desberdinetako Talde Instrumentalak.

 

NORI ZUZENDUTA DAGO?

4 urtetik gora dituzten herritar guztiei dago zuzenduta.

 

ZEIN DA HELBURUA?

Espresatzeko eta gizarteratzeko balioko duen heziketa artistikoa lortzea. Honez gain, bere helburua, zaletuaren jarduna zabaldu eta ikasle talentudunen garapena indartzea da, honela inguru kultural esanguratsua sortuz.

 

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2010(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 18:44etan
 

S5 Box