| Eskaintza Pedagogikoa |
|
|
|
| Administrator-k idatzia |
| Astelehena, 2010(e)ko azaroa(r)en 29-(e)an 13:00etan |
|
Jose de Azpiazu Musika Eskolaren Formakuntza Planak lau maila ditu; 4 urterekin hasi eta adin mugarik gabe.
Lehenengo maila edo “harrerakoa” 4 urterekin hasi eta 7/8 urterekin bukatzen da. Irakasgai hauek osatzen dute: - Musika Tailerra: Dantza, kantua eta jolasaren bitartez musikarekin izango duten lehen kontaktua da. Modu jostagarri eta atsegin batean haurrek erritmoa, barietate ezberdinetako soinuak, intentsitatea,…..landuko dituzte. - Txandakakoa: Musika Eskolan irakasten diren instrumentu guztiak ezagutzeko aukera dute ikasleek. Instrumentu bat aukeratu aurretik, instrumentu denak ikusteko eta jotzeko aukera ematen zaio ikasleari. - Lengoaia Musikala: Musikarien hizkuntza da. Instrumentu bat jotzeko beharrezkoa den nazioarteko hizkuntza.
Bigarren maila edo “hasierakoa” 8/9 urterekin hasi eta 11/12 urterekin bukatzen da. Irakasgai hauek osatzen dute: - Lengoaia Musikala: Lehenengo mailan hasitakoaren jarraipena eta sakontzea izango da bere helburua. - Abesbatza: Kantuaren bidez musikaren aspektu desberdinak lantzen dira. Hala nola; noten afinazioa, intentsitatea, zuzendariaren lana, talde-lana,... - Musika taldeak: Abesbatzean landutako gaiak kasu honetan instrumentuen laguntzarekin landuko dira. Instrumentua hiru urtetan zehar landuta, ikasleak nahikoa gaitasun lortu du musika talde batean neurriko ardurak hartzeko. Urteekin instrumentuaren teknikan maila hobetuz eta ziurtasuna lortzen doan neurrian, ardurak gehituz joango dira. Ikasgai hau da musikari ororen azken helburua eta musikari bezala bilakaera egokia izateko ezinbestekoa.
Hirugarren maila edo “finkapenekoa” 12/13 urterekin hasi eta 15/16 urterekin bukatzen da. Ikasgai hauek osatzen dute: - Informatika Musikala / Aro berriko Armonia / Analisia eta Entzunaldia / Band in a box eta Cubase: Ikasgai hauen helburua, ikaslea, gaur egun musikan dauden teknologia berrietara gerturatzea da. Musika editoreak diren programetatik hasi eta konposizio txiki baten laguntzaile izateko balio duten programetara iritsi arte. Honekin ikasleari independentzia ematen zaio musikagintzan bere konposizio bat sortu dezan. - Diploma: Hirugarren maila bukatu ondoren eta ikasgai guztiak amaituta, ikasleari diploma eta ikasketa ziurtagiria emango zaizkio egin duen lanaren aitorpen gisa. 4. Maila
Laugarren maila edo “hobekuntzakoa” 16/17 urterekin hasi eta adinean mugarik ez duen maila izango da. Maila honek ikasgai bakarra izango du;Musika Taldeak. Maila honetan, ikasleak, talde finkoetan parte hartzeko adinako prestakuntza jaso duela pentsatzen da. Hala nola; Bandan, Akordeoi orkestran, Konboetan, Txistu Bandan, Big Band-ean, Trikitixa-Pandero taldean,... Behin hona helduta, ikaslearen egitekoa, lortu dituen ezagutza guztiez baliatuz musikaz gozatu, disfrutatu eta berau hedatzea izango da.
|
| Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2011(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 01:07etan |